Aurrelan

Automatizazio industrialean adituak

Etenik gabeko lana eta ardura

Etengabeko hobekuntza

Uneoro hobetzen eta garatzen ari gara.

Esperientzia

Bezero ugarik gure ibilbidea eta emaitzak ziurtatzen dituzte.

Emaitzak

Lehiakideengandik desberdinduko zaituzten prozesu lehiakorrak sortzen ditugu.

Bermea

Hasieratik bukaerara kontrolatutako prozesua. Bezeroa asebete arte ez dugu etsiko.

Zer gara?

Luzaroan automatizazio industrialaren esparruan lanean esperientzia ugari pilatutako organizazioa.

Aurrelanek 25 urtetik gora daramatza automatizazio industrialaren alorrean zerbitzua ematen, gure bezeroentzat prozesu industrial gero eta lehiakorragoak sortzen.

Proiektu bakoitzean pertsonalizatutako ingeniaritza eskaintzen dugu, bezeroen behar eta eskakizunetara egokituta.

Zeintzuk gara?

Prestakuntza, iniziatiba eta motibazio maila handia duen lantalde profesionala gara.

Aurrelan ingeniaritza tekniko, mekaniko eta informatikoan espezializatutako diziplina anitzeko lantaldeak osatzen du. Sektorearen azken teknologia eta tendentziatan interesatuta gaude, eta esperientzia eta berrikuntza uztartzen ditugu.

Sendotutako esperientzia horretan oinarrituta, kalitate goreneko soluzio integralak eskaintzen ditugu gure bezero bakoitzaren beharrak asebetetzeko. Aurrelan osatzen duen lantaldea da enpresaren garapenaren eta hazkundearen oinarria.

Gure webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Gehiago.

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar